logo

Bisita gidatuak

Agiriak zaintzea bezain garrantzitsua gizarteari hauen berri ematea da; horregatik, gure ateak erabiltzaileei zabaltzeaz gain, ikustaldi didaktiko antolatuak egiteko aukera eskaintzen dugu. Aukera hau ikastetxeei zuzentzen zaie bereziki, ikasleak Historiara zuzenean eta modu erakargarrian hurbil daitezen, eta agirien antzinako iturriak ezagutu ditzaten.
Aipaturiko ikustaldi horietariko bat egiteko, harremanetan jarri behar da aldez aurretik Artxiboko zuzendaritzarekin.

Erakusketetarako dokumentuen mailegutza

Donostiako Gotzaitegiak, kulturaren sustapena oinarritzar harturik, dokumentuak mailegatzeko aukera ematen du, hauek erakusketetan jendeaurrean erakus daitezen.

Gure dokumenturen bat jendeaurrean erakutsia izateko, kontsulta ezazu Araudia eta Artxiboko zuzendaritzarekin jar zaitez harremanetan.

Ikusi argazki guztiak