logo

Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan hamarka urteak daramatzagu, hemen jasotzen dugun ondare dokumental itzela biltzen, zaintzen eta gizarteari eskaintzen. Baina ez hori bakarrik; aipaturiko zerbitzua hobetu eta sakondu nahirik, gaur egun Internet sareak eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten bitartekoez baliatuz, aukera eman nahi diegu ikertzaileei euren lanak hedatzeko, lan horiek web orri honen bisitari guztien eskura jarriz.

Bestalde, eta aurrekoaren osagarri gisa, Elizaren artxiboei buruzko ikerketa edo hausnarketa desberdinek ere badute beren lekua Atal honetan. Topagune bat eskaini nahi diegu artxiboetako profesionalei, euren lana erraztu eta aberasteko tresnak elkartrukatu eta aurkitu ahal izateko.

Hala, gonbita luzatu nahi diegu baliabide honen bitartez beren lanak hedatu nahiko lituzketen ikertzaile guztiei, gure harremanetarako formularioa betez beren ikerlanak bidal diezazkiguten. Izan ere, euren lankidetzarik gabe, ezin izango genuke zerbitzu hau eskaini.

Zure lana bidali nahi baduzu, irakurri itzazu gure irizpideak. Eginiko lanen zerrenda ere kontsulta dezakezu.

Hautapen-irizpideak eta argitalpen-arauak

Gaiaren aldetik inolako mugarik jarri nahi ez dugunez, gai desberdinei buruzko azterlanek aurkituko dute laku Atal honetan; esaterako, historiakoek, antropologikoek, medikuntzakoek, soziologikoek, genealogiakoek, etab., betiere ondoren azalduko ditugun Irizpideetara egokitzen direlarik:

  • Ezinbestekoa izango da, lan hauek gure zainpean dauden dokumentu-fondoez baliatuz prestatuak izatea, edota Elizaren Artxiboekin zerikusia izatea.
  • Kontuan hartuko dira gizartearentzat duen interesa eta kristau-balioak aintzat hartzea.

Gainera, gune honetan argitara eman ahal izateko, testuek honako Argitalpen Arauak bete beharko dituzte:

  1. Lanen burualdean, honako hauek adierazi beharko dira: Izenburua, Egilea, eta Helbideren bat –elektronikoa nahiz posta bidezkoa-, Artxiboaren eta ikertzailearen arteko harremana errazteko.
  2. Berebat, gehienez 300 hitz izango dituen laburpena prestatu beharko da. Laburpena euskaraz, gaztelaniaz eta/edo frantsesez izatea gomendatzen dugu.
  3. Aipaturikoaz gain, ikerlanaren gaiari buruzko gehienez ere bost deskribatzaile edo giltza-hitz sartuko dira.
  4. Gaur-gaurkoz, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo hiru hizkuntza hauek erabiliz eginiko testuak bakarrik argitaratuko ditugu.
  5. Ez da onartuko 12.000 hitz baino gehiagoko ikerlanik, orri-oineko oharrak barne.
  6. Testuak eta irudiak euskarri elektronikoan igorri beharko dira (disketean edo CDn); testuak wordedo html formatuan; irudiak, berriz, jpg formatuan.

Idazlan bat jasotzeak ez du, besterik gabe, esan nahi argitaratzeko onartzen denik. Batzorde bat eratuko da lan bakoitza balioztatu eta, argitaratu ala ez erabakiko duena. Erabakia anonimoa izango da, eta gure aldetik ez dugu Batzordeak hartutako erabakiei edo jarraitutako irizpideei buruz inolako justifikaziorik eman beharrik izango.

Artxibo hau ez da Atal honetan azaltzen diren iritzien erantzule egiten.

Egile bakoitza da Atal honetan argitara emandako azterlanen jabea, eta, ondorioz, ezin izango da, berariazko baimenik gabe, beste hedabideetan lan horien edukia erabat nahiz hein batean argitara eman edo beste xede batzuetarako erabili.

Web orri honetan argitaraturiko informazioak, egilearen berariazko baimenarekin, erabiliz gero, Atal honen aipamena egin beharko da jatorrizko iturri gisa.

Edonola ere, web orri honetan argitara emandako azterlan guztiek jabetza intelektualaren legeak bete beharko dituzte eta copyright-a daukaten lanek, hau ere txertatu beharko dute.

Aspectos de la historia eclesiástica de Zumarraga. Los templos de Santa María

Intrincado en la Edad Media, el origen de Zumarraga está unido a la Iglesia, concretamente al monasterio que dio origen a la parroquia de Santa María, cuna de la religiosidad de la zona, y núcleo territorializador en esas tierras.
Dokumentua hustu

Lan guztietara itzuli

Zumarragako elizaren historiari buruzko ikerketa. Andre Mariaren elizak

Berant Erdi Aroan korapilatuta, Zumarragaren jatorria Elizari lotuta agertzen da, geroxeago Andre Mariaren parrokia bihurtuko zen eta lurralde hauetako erlijiosotasunaren jatorri eta eskualdeko lurraldetasun gune izan zen monasterioari, hain zuzen ere...
Dokumentua hustu

Dispersión hagiotoponímica hispano-mozárabe en la Diócesis de San Sebastián

La presente monografía recoge los hagiotopónimos de las distintas parroquias, ermitas, monasterios, cofradías, imaginería... que en la actualidad se encuentran bajo la jurisdicción del Obispado de San Sebastián.
Dokumentua hustu

Así en la tierra como en el cielo

Este trabajo se basa en la investigación llevada a cabo sobre un caso singular: la historia de una capellanía y la del pleito que mantuvo por su posesión una mujer guipuzcoana de comienzos del siglo XIX con el obispo de Calahorra, Atanasio Puyal.
Dokumentua hustu

Libro del Obispado De Pamplona. Real Patronato. 1753

Este trabajo de investigación se centra en el informe remitido por el Obispo de Pamplona, Gaspar Miranda, al Marqués de la Ensenada, Secretario de Estado, a requerimiento de éste, sobre el estado de la catedral, la colegiata de Roncesvalles y de cada una de las parroquias y abadías rurales existentes en el Obispado.

Junto a la transcripción del informe, se ha realizado un análisis sobre el entorno en el que se inserta su petición desde la Corte, tras la firma del Concordato de 1753 entre el Reino de España y la Santa Sede. También se aporta la necesaria información sobre las características físicas del documento así como unas mínimas conclusiones sobre su significado histórico, el cual está en la base de la posterior reforma beneficial de cada uno de los templos del Obispado.
Dokumentua hustu

Ikusi argazki guztiak