logo

Gaur egungo Donostia, Bilbo eta Gasteizko Elizbarrutiak –Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurralde historikoak- 1862tik 1950arte elizbarruti bakarra osatzen zuten, alegia, Gasteizko Elizbarrutia. Hirurek Gotzain bakarra zuten, Gotzaindegi bat eta Aldizkari Nagusi bat, Gasteizko Gotzaindegiko Aldizkari Nagusia deritzana.

1950eko uztailak 1ean Nuntzio Apostolikoak indarrean jarri zuen Pio XII. Aita Santuak emandako “Quo Commodius” bulda. Bulda honen arabehera, orduko Gasteizko Elizbarrutia hiruetan banatu zituen: gure Donostiako Elizbarrutia Gipuzkoa osoko herriekin osaturik, Bilboko Elizbarrutia Bizkaiko herriekin eta Gasteizko Elizbarrutia Arabako herriekin gehi Bizkaian aurkitzen den Urduñarekin eta Burgoseko Argantzun gehi Trebiñuko berrendegiekin batera.

Berez, adi, Gipuzkoako lurralde historikoa 1862tik 1950arte Gasteizko Elizbarrutia izan zen eta ondoren, konkretuki 1950eko uztailak 1etik aurrera, Gipuzkoa osoa Donostiako Elizbarrutia da, izen honeko Aldizkari Nagusia argitaratzen duelarik.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen.