Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa

Castellano

Indexaketa araudia

Donostia / San Sebastián, 1996, martxoa, 1
José Ángel Garro Muxika. Elizbarrutiko Artxibozain Nagusia

Sakramentu-aurkibide informatizatuak egitean transkribaketa nahiz hustuketa irizpideak arautzea beharrezkoa da.

Jardunbide honetan izen-abizenen idazkera edo grafiari errespetu fidela eta ulergarritasun printzipioa, gaur egun garai batean idatzitako datuena, uztartu behar izan ditugu (laburdurak osatzea, zeinu grafikoen aldakortasuna, okerrak, e.a.)

Sakramentu-erregistroen aurkibideak egiteko ondorengo irizpideak hartu ditugu:

  1. Izen-abizenen inskripzioak berez agertzen den grafian hartuko dira, hots, partidan bertan ageri diren moduan (Josseph, Vrsula, Ybargven, Christobal,e.a.).
  2. Udalerri eta herriak gaur egun ofizialki duten izenen arabera hartuko dira (Villafranca de Oria Ordizia izanik, Cegama Zegama izanik). Atzerriko toponimoak agertuko balira gaztelera ofizialean idatziko lirateke (Adib.: Burdeos, Londres, e.a.) eta, jakin ezean, azaltzen den bezala utziko da.
  3. Laburdurak dokumentuan zehar ageri den grafia bera mantenduz osatuko dira. Zalantzan jartzeko modukoren bat azalduko balitz, dituen letra guztiak idatziko dira,
    ondoren puntua jarriz.
  4. Datuak partidan -sakramentu-erregistroaren testuan- jartzen duenetik aterako ditugu eta inola ere ez idazpenetik (“asiento”) -testuaren alboan jartzen den adierazpena-.
  5. Azterketa sakon baten ondoren, patronimikoak (Martinez, Lopez, Ruiz, Saez, Arano, Ochoa, e.a.) XIX. mendera artekoak “Izena” eremuan kokatuko dira eta une horretatik aurrera “Abizena” eremuan.
  6. 11 urtetik beherako haurrak eta epez kanpo partidan honela ageri direnak, umetzat (“párvulos”) joko ditugu.
  7. Daturik falta edota berau irakurkaitza balitz, dagokion eremuan gidoiak agertuko dira eta “Oharrak” eremuan azalduko dugu arrazoia. (Aitaren abizena ezin da irakurri, Data osatugabea, e.a.).
  8. Inskripzioan idatzitakoa zalantzarik gabe okerra dela ikusiz gero, forma zuzena jasoko da eta “Oharrak” eremuan aldaketaren berri emango da.
  9. Ezabaturik edo anulaturik daudela eman baina zalantzan jar daitekeen edozein partida ontzat hartuko da eta “Oharrak” eremuan azaltzen duen berezitasuna idatziko da; benetan baliogabeturik dagoela jakinez gero bakarrik utziko da alde batera.
  10. Izen berezien datuak baino ez dira hartuko; ez, orde, -ren alargun, -ren senar, -ren emazte, ezkongabe, ogibide, izengoiti, hilobi, baserri/etxe izen, eskribau izen, apaiz izen, kanpai jotze, jaiotegun, fundaketari buruzko datuak,... indexatzaileak hartzeko modukoa dela uste ez badu behintzat.
  11. Parrokiaz kanpo emandako ziurtagiri eta bestelako igorpenak gainontzekoen moduan hartuko da, “Oharrak” eremuan zer diren zehaztuz.

Normativas


©
Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián /
Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
Heriz pasealekua, 82 - 314 PK.
20080 Donostia-San Sebastián
GIPUZKOA