Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa

Castellano

Arautegia dokumentuen mailegua arautzeko erakusketetan

Donostia / San Sebastián, 1996, martxoa, 1
José Ángel Garro Muxika. Elizbarrutiko Artxibozain Nagusia

Donostiako Gotzaindegiak elizbarrutiko egoitzetan gordeta dauden dokumentu historikoen zabalkunde handiagoa eta egokiagoa bultzatzeko asmoz, erakusketetarako maileguen aukera aztertzen ari da, kultura hedatzeko bide egokitzat hartuz.

Jakin badakigu dokumentuen manipulazioak, instalazioa eta garraioak batzuen galtzea edo hondatzea ekar dezakeela, eta hori dela-eta, Gotzaintzak ondoren azalduko dugun ARAUTEGIA idatzi du, ahal den neurrian arriskua gutxitzeko edo ekiditeko.

Maileguaren eskaera

Erakusketa antolatzen duen erakundeak dokumentuen irteera baino hilabete aurretik gutxienez, maileguaren eskaera idatziz egin beharko du, hau Elizbarrutiko Agiritegi Historikoko zuzendariarengana zuzenduz eta zera zehaztuz: erakusketaren antolatzailea, titulua, datak eta dokumentuak erakutsi nahi diren lekua.

Gora joan

Artxiboko zuzendaritzaren txostena

Elizbarrutiko Agiritegi Historikoko Zuzendaritzak aldeko edo kontrako txostena idatziko du ondorengo hauek kontuan hartuta: eskaturiko dokumentuen kontserbazio egoera, ondasunaren balioa eta erakusketaren muntaiaren inguruko zehaztasunak.

Agiritegiaren arautegiaren 13. artikuluaren arabera, dagokion agintearen baimenaz soilik atera daitezke dokumentuak; kasu honetan, Gai Ekonomikoetarako Gotzain-bikaritza. Beraz, bere esku dago dokumentuak ateratzeko baimena ematea ala ukatzea, Elizbarrutiko Agirizain Nagusiaren txostena aztertu ondoren.

Gora joan

Asegurua

Agiritegitik ateratzen den dokumentu oro aseguru poliza batez babestua egon behar du garraiorako eta erakusketak irauten duen bitartean; Elizbarrutia bera edo bere menpeko zentroren batek erakusketa antolatzen duenean salbu.

Agiritegiko Zuzendaritzak finkatuko du dokumentu ale bakoitzaren balorea. Balore hau baimena edo aldi baterako mailegu akordioa eman aurretik egiten den txostenean azalduko da. Antolatzaileek beraiek aukeraturiko aseguru enpresa batekin egingo dute aurreikusitako balorearen gaineko poliza.

Agiritegitik dokumentuak atera aurretik, antolatzaileek bertan entregatu beharko dute ateratzeko baimena edo Aldi Baterako Mailegu- Akordioa, eta aseguruaren ziurtagiria.

Gora joan

Emate-agiria

Maileguan utzitako dokumentuak Agiritegitik jasoko ditu behar bezala kreditatuta datorren pertsonak, Emate-agiria sinatu ondoren. Beharrezkoa balitz, agiri horretan bertan zehaztuko litzateke aldi baterako utzitako dokumentu horien kontserbazio egoera.

Gora joan

Enbalajea eta garraioa

Enbalaje eta garraio gastuak antolatzaileen kontura joango dira, baina Agiritegiko pertsonalak bilduko ditu dokumentuak zentrotik atera aurretik.

Gora joan

Erakusketen iraupena

Mailegua gehienez sei hilabetekoa izango da, Aldi Baterako Mailegu-Akordioa sinatzen den egunetik aurrera kontatuta.

Gora joan

Zaharberritzea

Utzitako materialaren egoerak zaharberritzea eskatuko balu, lanen gastuak dokumentuak erabili dituen erakundearen gain joango lirateke.

Gora joan

Kontserbatzeko neurriak

Erakusketa antolatzen duen erakundeak dokumentuen segurtasuna eta kontserbazioa bermatu behar du. Horretarako ondoren zehazten ditugunak izango ditu kontuan:

Gora joan

Materialaren jatorria zehaztuko da erakusketan eta katalogoetan

Erakusketan garbi adierazi beharko da material bakoitzaren jatorria, hau da: Donostiako Elizbarrutiko Agiritegi Historikoa, (---ko Parrokiako artxibo) saila, Signatura: ... Erakusketa dela-eta katalogoren bat argitaratuko balitz gauza bera egingo litzateke. Kasu horretan, argitalpenaren hiru ale bidali beharko dira Elizbarrutiko Agiritegira.

Gora joan

Dokumentuak erreproduzitzea

Debekatuta dago utzitako materiala erreproduzitzea baimenik gabe: aipatu baimena idatziz jaso behar da, eta Gotzaindegitik emana. Jabego Intelektualaren Legearen menpe dauden obrak erreproduzitzeko legeak arautzen duena beteko da.

Gora joan

Itzulketa

Erakusketa bukatuta, utzitako materialak itzuliko dira Elizbarrutiko Agiritegi Historikora, baimendutako sei hilabeteko epe hori bete aurretik, behar bezala enbalatuta eta garraio egokia erabiliz. Dokumentuak jaso eta horien egoera aztertu ondoren, Jasotze-agiria sinatuko da.

Zerbait gertatu izan balitz, dokumenturen bat hondatuta edo, agiri horretan jasoko da, eta dagokionari eskatuko zaio erantzukizuna.

Gora joan

Aldi baterako mailegu-akordio edo maileguaren sinadura

Elizbarrutiko Agirizain Nagusiaren txostena kontuan izanik, alde bietako ordezkariek, hau da, Donostiako Gotzaindegiak, utzitako dokumentu fondoaren jabe bezala, eta erakusketa antolatzen duen erakundearen Arduradunak Aldi Baterako Mailegu-Akordiao sinatuko dute ezarritako baldintzetan. Hortik aurrera, baldintza guztiak bete ondoren, eskaturiko dokumentuak erakusketaren erakunde antolatzaileak kreditatutako pertsonari utziko zaizkio.

Gora joan

Normativas


©
Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián /
Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
Heriz pasealekua, 82 - 314 PK.
20080 Donostia-San Sebastián
GIPUZKOA