logo

Orokorrak

  1. Artxibo honetako dokumentu-fondoak Elizaren ondare historiko-dokumentalaren osagai dira.
  2. Elizaren erantzukizuna da beharrezko neurriak hartzea behar bezala gordetzeko eta egoki ikertu ahal izateko, erakunde honen ardurapean jarriak izan diren, artxibo edo dokumentu-fondoak, bai Elizarenak bai beste edozein jatorrikoak.
  3. Artxibozainari dagokio, elizbarrutiko agintaritzaren mandatuz, dokumentu-zentru hau zaintzea. Berak erantzun behar du dokumentu-altxor honen guztiaren erabileraz

Sarrera

  1. Dokumentu-fondoak erabili nahi dituenak bere nortasuna egiaztatu behar du, N.A.N. edota antzeko beste dokumenturen baten bidez. Artxibora behin baino gehiagotan etorri beharko dutenei, Erabiltzailearen Txartela egingo zaie; horretarako norberaren bi argazki ekarri beharko dituzte, gisa honetako txarteletan erabili ohi diren neurrikoak.
  2. Artxibo-erabiltzaileek Irakurgelan egingo dute beren lana, Irakurgelako tokia mugatua izanik, ordea, gela horretan sar daitekeen hainbati bakarrik emango zaio sarrera. Artxiboko langileek bakarrik izango dute sarrera Gordailu edo Depositura eta beronen inguruko geletara.
  3. Irakurgelara ez da poltsa edota zorrorik eramango, baizik eta hauentzat prestatua dagoen lekuan utzi beharko dira. Ez da utziko janari-edaririk sartzen ere.

Dokumentu eta liburuen kontsulta

  1. Dokumentuak eskatzeko Eskari-Txartela beteko da, zehatz eta garbi.
  2. Dokumentuek arreta berezia eskatzen dute, kontuan izanik, alde batetik, hauskorrak direla gaiaren aldetik, eta aspaldikoak; kontuan izanik, baita ere, zein egoeratan aurkitzen den dokumentua gaiari, tintari, josturari edota azalei dagokienez; eta, bestetik, erabilera.

    Horregatik:

    • idatziak egiteko papera ez da dokumentuaren gainean jarriko;
    • era berean, besoak edota eskuak ere ez dira dokumentuaren gainean edukiko;
    • orriak jira edota dokumentua erabiltzekoan behar den arreta jarriko da.
  3. Ez dugu ahaztu behar dokumentu bakoitza ale bakarrekoa dela.
  4. Lanean aritzeko baimendua dagoen tresna bakarra arkatza da. Beraz, Irakurgelan lan egin edo ikertzekoan galeraziak daude boligrafoa, luma edota errotuladorea.
  5. Dokumentuen kontsulta, eskuarki, mikrofilmeen bidez egingo da. Mikrofilmatu gabe dauden dokumentuak egoera onean aukitzen direnean bakarrik eskuratu ahal izango dira. Artxibo honek bere esku izango du, zenbait dokumentu, egoera txarrean aurkitzen delako, ez uzteko eskubidea.
  6. Ihardunaldi bakoitzean ez dira Artxiboko originaletako bost ale baino gehiago utziko, eta banan-banan eskatuko dira. Dokumentuak Artxiboa itxi aurreko azken ordu-laurdenerarte eskatu ahal izango dira.
  7. Laguntzarako Bibliotekan eskura dauden erreferentzi liburuak erabili ahal izango dira nahi den adina, eskatu beharrik izan gabe. Hauek, erabili ondoren, berriro beren lekuetan utzi behar dira.
  8. Ez da baimenik emango Artxiboaren ardurapean jarriak izan diren dokumentuak eta erreferentzi liburuak Irakurgelatik kanpora eramateko, aparteko kasu batzutan izan ezik. Horrelakoetan, ondo arrazoitu ondoren eta baimena ematea dagokionaren oniritziarekin, eraman ahal izango dira; baina, egun jakinetarako bakarrik, neurri egokiak hartuz eta, dokumentuaren balioari dagokion aseguru-polizarekin.
  9. Artxiboko gela eta lekuetan galerazia dago erretzea.
  10. Beren lanean ari diren beste lagunei zor zaien errespetuagatik, isiltasun osoa gordeko da; horregatik, ez da idazmakinarik erabiliko; bai, ordea, bateriaz aritzen diren ordenagailuak. Scanner-a galerazia dago.
  11. Artxibo honetako artxibo-erabiltzailea beharturik geratzen da, berak egiten dituen argitalpenetan bere lanerako erabili dituen dokumentuen, osorik nahiz zati batean erabilitako dokumentuen, aipamena egitera.

Dokumentu eta liburuen kontsulta

  1. Helburu nagusi dokumentu-fondoak era onean gordetzea izanik, mikrofilmatutako dokumentuen fotokopiak bakarrik eskatu ahal izango dira, ez jatorrizko dokumentuenak. Beste edozein sistema batez egin ohi diren kopiak egiteko, aparteko baimena eskatu beharko da. Ez da liburu edota dokumentu osoen, ez berauen zati nagusi baten, ez dokumentu-sorta baten, fotokopiarik egingo.
  2. Jabetza Intelektualaren Legearen menpe dauden idazlanen kopiaketa, aipatutako Legeak arautzen du.
  3. Debekatua dago, Artxibo honek norbaiti eskuratutako edota norbaitek hemen lortutako edozein kopiaren erreprodukzioak, beharrezko baimenik gabe, egitea. Horretarako baimena lortzen duena ere beharturik dago dokumentu horien jatorria aipatzera.

Erreprografi arauak

  1. Artxibo honetan egindako kontsultak dohainezkoak izango dira.
  2. Artxibo honek ez ditu ikerlanak edota jatorri-ikerketak egingo. Sakramentu-agirien edota beste dokumentu baten kopia, soila nahiz ziurtatua, eskatzen denean, era zehatz eta garbian adierazi beharko dira datuak.
  3. Mikrofilmeen fotokopiak Copyright-eskubideen menpe geratzen dira, eta horretarako ezarria dagoen saria ordainduko da. (Ikus Eranskinean une honetan ezarriak dauden ordainsariak.)

Ordainsariak

  1. Araudi hau edota artxibozainek eginiko beste edozein adierazpen betetzen ez duen artxibo-erabiltzaileari dagokion oharpena egin ahal izango zaio eta Artxiborako sarrera galerazi ere bai.
  2. Kalte, hondaketa edota lapurreta egiten duena, ekintza horregatik izan ditzakeen erantzukizunen jabe egingo da.
Donostia / San Sebastián, 1996ko martxoaren 1ean.
José Ángel Garro Muxika
Elizbarrutiko Artxibozain Nagusia

Eranskina

Jendearentzako ordutegia:

- Goizez: Asteartetik ostiralera, 9:30etatik 13era.
- Arratsaldez: Astelehenetan, 15:30etatik 19etara.
aurrez, derrigorrezkoa den leku erreserba eskatuz gero.

Ordainsariak (bakoitzako):

Mikrofilm edo irudi digitalen fotokopia
Arrunta 3 €
Ziurtatua 10 €
Artxiboak eginiko argazkia 20 €
Ziurtagiria laburtua
1900. urte artekoa (hau barne) 20 €
1901. urte ondorengoa (hau barne) 15 €
Jatorrizko transkribaketa
1900. urte artekoa (hau barne) 20 €
1901. urte ondorengoa (hau barne) 15 €
Oharra:
Eskaeran orrian gehienez 5 agiri eska daitezke; Artxiboan bertan jasotzekotan ez ditugu bidalketa tasak kobratuko; bestela eskaera bakoitzari tramitatze eta bidalketa tasak:
Posta arrunta 8,50 €
Posta ziurtatua 11 €
Mezularia 8,50 €
+ mezularia

- Besterik azaldu ezean, erabilpen pribatukoa izango dira (hots, altruista edo akademikoa), bestelako erabilpenak baimentzako, hitzarmen berezi bat zehaztu beharko da.

- Tasen ordainketatik kanpo daude ekonomi egoera larrian daudela baieztatu dezaketen pertsonak eta baita eliz-tramiteetarako agiri hauen beharra dutenak ere.

Ikusi argazki guztiak