Sakramentu erregistroen BILAKETA errazteko

Laguntza

 

 

Izen-abizenen bilaketak

- Ez baduzu gura izan duzun emaitzarik aurkitu litekeena da beste era batera idatzita dagoelako izatea, izen-abizenen idazkerak denboraren poderioz aldatzen joan dira eta. Ondoren, maizenik agertu ohi diren grafia-alternantziak azaltzen ditugu:

 

                        * b-v-u (Echeverria-Echeberria-Echeuerria)

                        * ç-c-s (Çavala-Cavala-Savala)

* i-y (Idigoras-Ydigoras)

                        * j-x (Mujica-Muxica)

                        * z-s-ç-c (Zugaztiçabal-Çugastiçabal-Cugastisabal)

                        * h (Hecheverria)

                        * f-ph (Jose-Josseph)

                        * s-ss, t-tt, etc. (Osinaga-Ossinaga, Urtubi-Urttubi)

 

- Hori dela eta, grafia-aldakuntza hauek ematen dituzten zailtasun gehienak ekiditeko bilaketa-tresnak eskaintzen dizkizun erraztasun edo “komodinak” erabiltzea gomendatzen dizugu, kontsulta beran ahalik eta forma ezberdin gehienak biltzeko.

 

Adibideak:

Gaur egun bere izena José Uribarri Etxeberria idazten duen pertsonak bere izena bilatzeko zailtasunak izango lituzke, garai batean era ezberdinetan irudikatzen baitzitekeen:

 

 

- Ez zaitez gaztelerazko grafian ager litezkeen azentu-ikur edota hitz haserako letra larri/letra xehez arduratu, bilaketa-tresnak ez ditu bereizten eta. Adibidez, Jose izena idatziz gero tildedunak zein gabekoak eta letra larriz zein xeheez idatzitakoak bistaratuko dizkizu.

 

- Patronimikoen kasua era kontuan hartzekoa da, batzuetan bigarren izenarena egiten baitute (seme-alabek arbasoei hartua, Olalla Urtiç Erenusqueta) eta bestetan abizenak dira (konposatua ere izan daitekeelarik, Javier Ramírez de la Pizcina). Bereizteko irizpide gisa 1800 urtea hautatu dugu: XIX. mendearen aurretik ageri direnak izentzat hartuko ditugu eta ondorengoak, berriz, abizen konposatutzat (Ikus Indizaketa Araudia, 5. puntua).

 

 

 

 

Data bidezko bilaketak

 

- Bilaketak bi era ezberdinetara egin daitezke, epeak erabiliz edota data zehatzen arabera, bietan Hasera data eta Amaiera data betetzea ezinbestekoa izanik. Bi eremu hauek epeak bilatzeko erabiltzen dira; aldiz, data zehatzen bidezko bilaketa egiteko errepikatu egin beharko dugu egun hori bietan.

 

            Hilabete eta eguna ezezagunak badira, 00 jar bedi haien ordez. Adibidez: 1770/07/00 balioak 1770ko uztaileko erregistro guztiak emango ditu, 1825/00/00, berriz, 1825 urteko guztiak.